Ixkurrek eta Fontxok margo eta eskultura erakusketa zabaldu dute Portaleburun

Andoni Elduaien 2022ko aza. 5a, 14:09

Hilaren 20ra arte egongo da zabalik bikote azkoitiarraren erakusketa Portaleburu erakustokian. Astelehenetik igandera bitartean, egunero zabalduko dituzte ateak.

Josu Arrieta Ixkurre eta Julian Goenaga Fontxo artista azkoitiarrek margolanen eta eskulturen erakusketa zabaldu dute herriko plazan dagoen Portaleburu erakusketa aretoan. Atzo, ostirala, ireki zituzten erakusketa aretoaren ateak, eta hilaren 20ra bitartean egunero zabalduko dute.

Bi azkoitiarrek, besteak beste, azken urteetan egindako lanak jarri dituzte ikusgai Portaleburun. Kolore biziko margolanak ikusteko aukera izango dute herritarrek. Astelehenetik igandera bitartean, egunero zabalduko dituzte ateak. Astegunetan, 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara nahiz 18:00etatik 20:00etara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide