Azaroko Maxixatzen aldizkariaren aurrerapena: Jenny Calero, bizitza dantzaren erritmora

Erredakzioa 2022ko aza. 2a, 12:43

Datozen egunetan hasiko da Maxixatzen azaroko aldizkariaren zenbakia etxez etxe banatzen. Hilero bezala, askotariko gaiak landu ditu komunikazio taldeak, eta horien artean dago Jenny Calero dantzariari egindako elkarrizketa. Honako bideo hau aldizkariaren aurrerapen txiki bat da.

Jenny Calerok bizitza eskaini dio dantzari edo dantzaren bueltan eraiki du bizitza, eta horren inguruan solastu da azaroko Maxixatzen aldizkarian. Besteak beste, haren hastapenez, ibilbideaz, bidean topatutako zailtasunez eta dantzak ematen dionaz aritu da Calero. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide