Aiora Altunak urrea eskuratu du Suariaseko mendi lasterketan, Senior kategorian

Anartz Izagirre 2022ko aza. 1a, 08:15

Aiora Altuna Suariaseko mendi lasterketaren podiumean, asteburuan. (Xeye)

Azkoitiarrak ordubete eta 30 minutu behar izan zituen proba amaitzeko Suariaseko (Espainia) hamar kilometroko mendi lasterketan. Senior kategorian aurrena egiteaz gain, bigarren postua erdietsi zuen sailkapen orokorrean.

Xeye atletismo taldeko Aiora Altuna korrikalariak bi domina eskuratu ditu asteburuan Suariasen (Espainia) jokatutako hamar kilometroko Tasugina mendi lasterketan. Altunak ordubete eta 30 minutu behar izan zituen lasterketa amaitzeko, eta Senior kategorian lehen postua erdietsi zuen. Horrez gain, emakumeen sailkapen orokorrean zilarra eskuratu zuen azkoitiarrak.

Bestalde, Mutrikuko Herri Krosean bigarren postua lortu zuen Jokin Sudupek. 35 minutu eta 12 segundotan amaitu zuen lasterketa.

Aiora Altuna, sailkapen orokorreko beste bi sailkatuekin, Suariasen. (Xeye)