Azkoitiko Gazte Asanbladak batzarra egingo du arratsaldean

Andoni Elduaien 2022ko urr. 28a, 15:34
Elkargunean egindako aurkezpen bateko irudia. (AGA)

18:30ean elkartuko dira Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Aurreko astean egindako bileraren ostean, ikasturteko erronkak garatzen hasteko bilduko dira gaur Azkoitiko Gazte Asanbladako (AGA) kideak.

Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) batzar zabala egin zuen joan den ostiralean, Elkargunean. Orduan, ikasturte honetarako helburuak zehaztu zituzten, baita bestelako proposamenak azaldu ere. Aurreko asteko batzarrari jarraipena emanez, gaur, ostirala, bigarren asanblada bat egingo du AGAk, 0 Asanblada izenekoa.

18:30ean hasiko dute bilera Elkarguneko Herriko Plaza aretoan, eta, besteak beste, ikasturterako dituzten erronka guztiak gorpuzten hasiko dira. AGAko kideek herritarrak animatu dituzten bileran parte hartzera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide