Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa jarriko du udalak

Andoni Elduaien 2022ko urr. 28a, 14:52

Behobia-Donostia lasterketako 2019ko irudia.

Elkargunean eman beharko da izena, eta bost euro ordaindu. Autobusa lasterketara joateko bakarrik izango da.

Azaroaren 13an, igandez, jokatuko da 57. Behobia-Donostia lasterketa, eta hara joateko autobus zerbitzua eskainiko du Azkoitiko Udalak. Erakundeak jakinarazi duenez, autobusa joateko bakarrik izango da eta bakoitzak moldatu beharko du gero handik bueltatzeko.

Autobusean joan nahi duenak Elkargunean eman beharko du izena aurrez, eta bost euro ordaindu. Lasterketa egunean, autobusa 07:30ean abiatuko da lasterketaren irteera puntura Aizkibel liburutegiaren aurretik. 55 plazako autobusa hartuko du udalak eta izen-emate ordena jarraituko da eserleku guztiak bete arte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide