Azaroan Baztartxo antzokian eskainiko dituzten bederatzi filmak jakinarazi dituzte

Andoni Elduaien 2022ko urr. 29a, 09:00
'Black is Beltza II: Ainhoa' filmeko irudi bat. (Sensacine)

Helduentzako bost film eta haurrentzako lau emango dituzte datorren hilean Baztartxon. Kultur ekitaldi desberdinak tarteko, larunbatetan ez da film emanaldirik izango antzokian.

Azaroan, bederatzi film ikusteko aukera izango da Baztartxo antzokian. Helduentzako bost film eta haurrentzako lau emango dituzte herriko antzoki nagusian. Azaroan larunbatero kultur ekitaldiren bat izango da antzokian, eta hori horrela, datorren hilean ez da film emanaldirik izango zapatuetan.

Helduentzako Black Adam, Girasoles silvestres —Zinetogram taldeak antolatutako zineforuma—, Amsterdam, Black is Beltza II: Ainhoa eta As Bestas filmak emango dituzte. Haurrentzako, berriz, Shin Chan y el misterio de la academia Tenkasu, Hopper oilaskoerbia, Los buscamundos eta Lilo, mi amigo el cocodrilo.

Hona hemen azaroko film egutegia:

  • Azaroak 6: Shin Chan y el misterio de la academia Tenkasu (haurrentzat)
  • Azaroak 6 eta 7: Black Adam (helduentzat)
  • Azaroak 8: Girasoles silvestres (zineforuma)
  • Azaroak 13: Hopper oilaskoerbia (haurrentzat)
  • Azaroak 13 eta 14: Amsterdam (helduentzat)
  • Azaroak 20: Los buscamundos (haurrentzat)
  • Azaroak 20 eta 21: Black is Beltza II: Ainhoa (helduentzat)
  • Azaroak 27: Lilo, mi amigo el cocodrilo (haurrentzat)
  • Azaroak 27 eta 28: As Bestas (helduentzat)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide