Micek jo du Bebarruko Jardunetan

Nerea Uranga 2022ko urr. 23a, 15:06
Mice, gaur Matadeixen (Argazkia: Romatet)

Miren Narbaiza Mice musikariaren emanaldia izan da gaur, igandea, eguerdian Matadeixen.

Udazkeneko Bebarruko Jardunen emanaldietako bigarren saioa izan da gaur, 12:30ean hasita, Matadeixen. Miren Narbaiza Mice bakarlariak kontzertua eskaini du, eta Lautada disko berriko kantuak eskaini ditu musikari eibartarrak. Arabako eta han begi-bistan gelditu zaizkion paisaiei estu lotuta ondu du Narbaizak bere azkeneko lana.

Narbaiza berak jarri du ahotsa, eta harekin aritu dira Mataide oholtzan Mikel Santxez baterian (Kaskezur), Ibai Gogortza (Borrokan, Joseba Irazoki) eta Joseba Baleztena (Joseba B. Lenoir, Victimas Club) gitarretan, Iñigo Telletxea baxuan (Joseba Tapia, Petti) eta Aitor Garcia de Vicuña teklatuetan (Pasadena).

Matadero Ekintzakek antolatutako, udazkeneko Bebarruko Jardunen barruko bigarren hitzordua izan da gaurkoa. Jardunaldi horien barruan, Putan Club taldeak joko du Matadeixen urriaren 29an, 22:30ean hasita. Azaroaren 5ean, berriz, Trini Fox, Sega Sound Killers eta Zumitrenko arituko dira toki berean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide