Enpresetan euskara planak garatzeko dirulaguntza eskaera hilaren amaierara arte egin daiteke

Andoni Elduaien 2022ko urr. 13a, 12:23
Ugarte industrialdeko pabilioiak.

Udalak enpresa bakoitzari 2.000 euroko dirulaguntza emango die gehienera jota. Enpresek euskara planak garatzea eta gune horietan euskararen presentzia indartzea nahi du udalak.

Hilaren amaieran, urriak 31, itxiko da enpresetan euskara planak sustatzeagatik dirulaguntza eskatzeko epea. 2021. urteko ekitaldiari dagozkion dirulaguntzak izango dira. Laguntza horien bitartean, udalak duen asmoa da enpresetan euskara planak garatzea, modu horretan euskararen presentzia lan munduan indartu dadin.

Urte bakoitzeko gehienez 2.000 euroko laguntza emango dio udalak enpresa bakoitzari. Euskara planak laguntza jasoko den urte berean diseinatutakoak izan beharko du nahitaez. Bestelako kasuetan, dirulaguntza eskatzen den urtean garatutakoak izan beharko du.

Laguntza eskaera egin nahi duten enpresek digitalki egin beharko dute Azkoitiko Udalaren webguneko Tramiteak atalera zuzenduta, edota presentzialki Herritarren Arreta Bulegoan. Informazio gehiago nahi dutenek udalaren webgunean egin dezakete kontsulta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide