Hiru film emango dituzte zapatutik asteartera bitartean Baztartxon

Andoni Elduaien 2022ko urr. 19a, 08:30
'Modelo 77' filmaren irudia. (Filmaffinity)

Modelo 77 filma larunbatean, igandean eta astelehenean emango dute. El colegio de los animales mágicos haurrentzako filmaren emanaldia igandean izango da, eta Costa Brava. Líbano zineforuma asteartean.

Larunbatetik aurrera hiru film ikusteko aukera izango da Baztartxo antzokian. Hain zuzen, helduentzako Modelo 77 filma eta Costa Brava, Líbano zineforuma eskainiko dituzte, eta haurrentzako El colegio de los animales mágicos filma.

Modelo 77 filma larunbatean, igandean eta astelehenean —ikuslearen eguna— eskainiko dute. Larunbatean eta igandean 19:30ean hasiko da film emanaldia, eta astelehenean, 20:00etan. Haurrentzako El colegio de los animales mágicos filma, berriz, igandean 17:00etan emango dute. Astearteko zineforum emanaldia 20:00etan hasiko da, eta orduan eskainiko dute Costa Brava, Líbano filma.

Hona hemen hiru filmen aurrerapen bideoak:

Modelo 77 filma:

El colegio de los animales mágicos filma:

Costa Brava, Líbano zineforuma:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide