'Melody and Motion' dantza eta musika emanaldia izango da igandean, Abaraxkan

Ane Olaizola 2022ko urr. 11a, 09:30

Glenna eta Roanna Larsen galestarrek eskainiko dute saioa, ingelesez, zelta musika eta dantza oinarri hartuta. 17:00etan hasiko da emanaldia, eta doakoa izango da.

Glenna eta Roanna Larsen galestarrek Melody and Motion emanaldia eskainiko dute datorren igandean, hilaren 16an, Abaraxka aterpetxean. Zelta musika eta dantza oinarri hartuta, ingelesez eskainiko dute saioa, 17:00etan hasita. Adin guztietako pertsonentzat zuzendutako emanaldia izango dela aurreratu du Abaraxkak.

Antolatzaileen arabera, doako saioa izango da, eta aurrez erreserba egin nahi duenak 679-46 44 73 telefonora zenbakira dei dezake.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide