Lidia Ksiazkiewiczen kontzertuarekin hasi da Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloa

Andoni Elduaien 2022ko urr. 9a, 11:00

Lidia Ksiazkiewicz organista atzo, parrokian. (Urtzi Oteiza)

Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXIII. Zikloaren barruan, Lidia Ksiazkiewicz organista poloniarrak emanaldia eskaini zuen atzo Andre Mariaren Jasokundeko parrokian. Organo jotzaile frantziar gazte ezagunenen artean dago Cassan.

Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXIII. Zikloa atzo, larunbata, hasi zen Azkoitian Lidia Ksiazkiewicz organista poloniarraren emanaldiarekin. 20:00etan eman zuen kontzertua hark, Andre Mariaren Jasokundeko parrokian. Francken eta Jehan Alain-en pieza banarekin ireki zuen kontzertua Ksiazkiewiczek, eta Astor Piazzollaren beste hiru konposiziorekin osatu zuen emanaldia. Hainbat sari bereganatutako organo-jotzailea da Ksiazkiewicz. Gaur egun, Estrasburgoko Kontserbatorioan irakaslea da eta Frantziako Laon hiriko katedraleko organo handia jotzen du.

Datorren larunbatean, Rudolf Müller eta Maria Mokhova organistak ariko dira parrokian, eta hilaren 22an, Ana Belen Garcia organista eta Easo abesbatza. Bi kontzertu horiek izango dira Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXIII. Zikloko Azkoitiko beste bi hitzorduak, biak ala biak 20:00etan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide