Emanaldi goxoa eskaini du Udal Musika Bandak Kontzejupean

Andoni Elduaien 2022ko urr. 9a, 09:00

Carlos Muñoz zuzendariaren esanetara, hainbat abesti ezagun eskaini zituen atzo Azkoitiko Udal Musika Bandak. Udazkeneko kontzertua eman zuten atzo herriko musikariek.

Azkoitiko Udal Musika Bandak udazkeneko kontzertua eskainiko zuen atzo, larunbata, Kontzejupean. Carlos Muñoz zuzendariaren aginduetara, 19:00etan hasi zen herriko musika bandaren emanaldia udaletxe azpiko pilotalekuan.

Musika bandak hainbat doinu ezagun eskaini zituen herritarren aurrean. Hain zuzen, Jose Maria Ferreroren Chimo, Teo Aparicio-Barberanen Portraits of Spain, Johann Sebastian Bachen Air, John Mossen A Disney Spectacular eta Octavio J. Peidroren La oreja de Van Gogh. Ohi bezala, herritar dezente elkartu zen Kontzejupean musikarien emanaldia zuzenean jarraitzera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide