Urriko Maxixatzen aldizkariaren aurrerapena: Hortensia Macia, gozogintza zaletasun

Maialen Etxaniz - Andoni Elduaien 2022ko urr. 5a, 09:00

Datozen egunetan hasiko da Maxixatzen urriko aldizkariaren zenbakia etxez etxe banatzen. Hilero bezala, askotariko gaiak landu ditu komunikazio taldeak, eta horien artean, Hortensia Macia gozogileari buruzko argazki erreportajea landu du. Honako bideo hau aldizkariaren aurrerapen txiki bat da.

Duela hiru urte iritsi zen Venezuelatik Azkoitira Hortensia Macia. Orduz geroztik, tartak egiten ditu urtebetetzeetarako, ezkontzetarako eta bestelako hitzordu berezietarako. Fondantarekin estaltzen diren tartak egitea du gustuko Maciak. Tarten dekorazioa zaintzea garrantzitsua dela dio Maciak, eta horregatik, xehetasun txikienak zaintzen ahalegintzen da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide