Erriberrira eta San Martin Unxera irteera antolatu du Plaza Ondo jubilatuen elkarteak

Nerea Uranga 2022ko urr. 2a, 11:36

Urriaren 19an egingo dute Nafarroara irteera. 40 euro izango da ibilaldian parte hartzeko prezioa, eta izen ematea urriaren 4tik 11ra artekoa da.

Urriaren 19rako egunpasa antolatu du Nafarroara Plaza Ondo jubilatuen elkarteak. Erriberri eta San Martin Unx herriak bisitatuko dituzte egun horretan. 08:00etan irtengo du autobusak Liburutegiaren aurretik, eta Erriberrira joango dira. Gero, San Martin Unxeko Casa Tomas erretegian bazkalduko dute. Hamarretakoa bakoitzak berea eraman beharko du.

Irteeran parte hartzeko prezioa 40 euro da, eta horretan sartzen dira autobusean joan-etorria, bazkaria eta hamarretakoa egiteko edaria. Izena emateko garaian zehaztuko dute bazkariko menua. Izen ematea datorren asteartean, urriaren 4an, zabalduko dute eta urriaren 11n itxiko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide