Nafarroako Pirinioetan igaro dute asteburua mendizale azkoitiarrek

Andoni Elduaien 2022ko ira. 22a, 09:00

Joan den larunbatean abiatu ziren mendizaleak Nafarroako Pirinioetara, eta igandean itzuli. 30 lagunetik gora animatu zen txangora, eta eguraldia lagun, mendizale azkoitiarrek hainbat gailur zeharkatu zituzten.

Anaitasuna Mendi Bazkunak mendi irteera egin zuen joan den asteburuan Nafarroako Pirinioetara. Larunbatean abiatu ziren autobusez hara, eta igandean itzuli ziren berriz etxera. Izena emateko zeuden plaza guztiak beteta, 30 lagun inguruk parte hartu zuten irteeran.

Larunbatean, Belagua inguruan ibilbide zirkularra egin zuten, Lakartxela menditik igarota. Gaua Belaguako aterpean pasatu ondoren, igandean, irailak 18, aterpetxetik atera eta Lintzan amaitu zuten ibilbidea, La Paquiza de Linzola menditik igaroz.

Argazkiak: Anaitasuna Mendi Bazkuna

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide