Oteiza elkartea prest da pilota denboraldi berriari ekiteko

Andoni Elduaien 2022ko ira. 15a, 17:08

Nagusien mailako eskuzko pilotariak. (Argazkiak: Oteiza elkartea)

Gaur, bihar eta etzi jokatuko dituzte elkarteko pilotariek eta palistek Gipuzkoako Eskuz Binakako Txapelketako partidak eta Gipuzkoako Gomazko Paleta Txapelketako partidak.

Aste honetan ekingo diote Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotariek 2022-23 denboraldiari. Beste urte batez, eskuzko eta gomazko paletako taldeak aurkeztuko ditu elkarteak txapelketetara, eta horiek Gipuzkoako eskuzko zein gomazko paletako txapelketak jokatuko dituzte datozen asteetan.

Kadeteen, gazteen eta nagusien mailako bikoteak izango ditu lehian eskuzko taldeak, eta nagusiena gomazko paletakoak. Kadeteen mailan arituko dira Denis Galarza, Imanol Bastida, Joritz Azkoitia, Eñaut Aldazabal eta Jon Arregi; jubenil mailan, Alex Juaristi, Jon Etxaniz, Inhar Egaña eta Oier Aldazabal; nagusien mailan, berriz, ordezkaritza zabala izango du Oteizak. Honako hauek dira maila horretan arituko diren pilotariak: Joseba Zendoia, Mikel Aranbarri, Jon eta Aitor Oteiza, Jon Juaristi, Imanol Lasa, Alex Juaristi eta Aitor eta Iñaki Azkoitia; eta gomazko paletan, Iker Epelde, Jokin Aizpuru, Oier Beitia, Igor Juaristi, Aitor Juaristi, Oier Epelde, Marcos Azpiroz, Igor Larrañaga.

Gaur, osteguna, hasiko dute txapelketa eskuzko pilotari batzuek. Hain zuzen, nagusien bigarren mailako partida izango da Gurea pilotalekuan, 19:00etan. Klubeko bi bikote elkarren aurka arituko dira: Alex Juaristi eta Aitor Azkoitia, Mikel Aranbarri eta Iker Garciaren aurka. Bihar, berriz, jubenilen lehen mailako Jon Etxanizek eta Alex Juaristik Gazteleku elkarteko bikote baten aurka jokatuko dute ordu berean. Larunbatean, bestalde, gomazko paletako partidak izango dira Gurean, 10:00etan hasita. Lehen partidan, nagusien bigarren mailako Oier Beitiak eta Igor Juaristik Loiolatarra taldeko bikotearen aurka jokatuko dute, eta ondoren, bigarren partidan, nagusien hirugarren mailako Aitor Juaristik eta Oier Epeldek Zarautzen aurka.

Hona hemen hiru mailetako eskuzko pilotariak eta palistak:

Kadete mailako eskuzko pilotariak.

Jubenil mailako eskuzko pilotariak.

Nagusien mailako eskuzko pilotariak.

Gomazko paletako palistetako batzuk.