Imanol Arizmendi txirrindulariak Bizkaiko Master Txapelketa irabazi du

Andoni Elduaien 2022ko ira. 11a, 14:49

Imanol Arizmendi, podiumean. (Argazkiak: Einnek Ona Cycling Team)

AC Hotels by Marriott Cycling Team taldeko txirrindulari azkoitiarra esprintean gailendu zen Galdakaon (Bizkaia). Proba irabazita, gainera, Bizkaiko Master Txapelketako irabazle izan zen Arizmendi.

Imanol Arizmendik 52. Santa Kurtze Sari Nagusia irabazi zuen atzo, larunbata, Galdakaon (Bizkaia). AC Hotels by Marriott Cycling Team taldeko txirrindulari azkoitiarrak minutu bat eta 50 segundo aurretik zuen ihesaldia harrapatu zuen, eta lau txirrindularirekin bat egin ondoren, esprintean Arizmendi izan zen azkarrena.

Sari Nagusia irabaztearekin batera, atzoko lasterketa Bizkaiko Master Txapelketa ebazteko proba izan zen, eta beraz, azkoitiarrak Bizkaiko master txapelketako irabazlea izendatu zuten.

Arizmendi, atzoko proban zehar.