Juan Inazio Alkorta omendu du Zumaiako triatloi taldeak

Juan Luis Romatet 2022ko ira. 11a, 09:54

Atzo, larunbata, Zumaiako triatloia jokatu zuten, eta sari banaketa ekitaldian ezusteko omenaldia jaso zuen kirolari ohi azkoitiarrak bere taldekideen eta lagunen aldetik.

Zumaiako triatloi taldeak Juan Inazio Alkorta azkoitiarra omendu zuen atzo, larunbata, Zumaian (Gipuzkoa). Zumaiako triatloia jokatu zuten atzo, eta sari banaketa ekitaldian ezusteko omenaldia jaso zuen Zumaian bizi den azkoitiarrak; izan ere, omenduak ez zekien bere klubak omenaldi hori egingo zionik, eta ezustean harrapatu zuen ekitaldia. 

Joseba Amilibia Zumaiako triatloi taldeko presidenteak azaldu zuen "pertsona sanoa" dela Alkorta, "igerian dakien azkoitiarra". Taldekideek egindako pasillo baten tartetik pasatu zen omendua, bertaratutako guztien txalo artean. Sorpresa gehiago ere egin zizkioten, ordea. Alabak, Jonek, aurreskua dantzatu zuen, eta Jon Maia bertsolariak bertso pare bat abestu zizkion. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide