Ttipi-Ttapa atletismo taldeak bilera egingo du ostegunean, Elkargunean

Andoni Elduaien 2022ko ira. 11a, 09:00

Korrika taldean egin nahi duten herriko emakumeei egin die dei Ttipi-Ttapa taldeak. Astearteetan eta ostegunetan egingo dituzte entrenamenduak, eta datorren ostegunean, hilak 15, informazio bilera egingo dute Elkargunean.

Azkoitiko Ttipi-Ttapa korrika taldeak bilera egingo du ostegunean, hilak 15, Elkargunean, 19:00etan hasita. Taldeak jakinarazi duenez, bilera informatiboa izango da, eta besteak beste, hastear den ikasturteari buruzko informazio baliagarria emango dute. 

Beste behin, asteartetan eta ostegunetan egingo dituzte herriko emakumeei bideratutako entrenamenduak, nola goizez, hala arratsaldez. Goizeko entrenamendua 10:00etan egingo dute; arratsaldeko korrika saioa, berriz, 18:00etan izango da. Aurten ere ordubeteko saioak izango direla aurreikusi du taldeak.

Ttipi-Ttapa taldeko kideek adierazi dute dute korrika saioaren ondoren gimnasiako mantentze ariketak egingo dituztela aurten ere Elkargunean.