Plaza Ondo jubilatuen elkarteak zenbait ikastarotan izena emateko epea ireki du bazkideentzat

Andoni Elduaien 2022ko ira. 10a, 09:37
Arteterapia tailerraz gozateko aukera izango dute jubilatuek. (Argazkia: I. Iturbe)

Urritik 2023ko maiatzera bitartean gauzatuko dituzte ikastaroak Plaza Ondo jubilatuen elkartearen lokalean. Izena elkartearen bulegoan eman beharko da astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:00etara bitartean.

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak zabaldu du ikasturte berriko ikastaroetan izena emateko epea. Guztira, sei aktibitate gauzatu ahalko dituzte elkarteko bazkideek urritik 2023ko maiatzera bitartean: biodantza, arteterapia, pintura, gurutze-puntua, puntua eta yoga. 

Jubilatuen elkartean eman beharko da izena astelehenetik ostiralera bitartean; 10:00etatik 12:00etara zabalduko dute lokala astegunetan. Bazkideek 25 euroko kuota ordaindu beharko dute ikastaroetan izena emateko. 

Biodantza astelehenetan egingo dute, 17:00etatik 18:30era; arteterapia astearteetan, 10:00etatik 12:00etara; pintura astearteetan eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara; gurutze-puntua astearteetan eta ostiraletan, 16:00etatik 18:00etara; kakorratz puntua astelehenetan eta asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara; eta yoga astelehenetan eta ostegunetan, 17:30ean edo 19:30ean. Yoga ikastaroaren ordutegia matrikula kopuruaren araberakoa izango dela nabarmendu dute Plazako Ondoko kideek. 

Bingoa, elkartearen lokalean

Era berean, ikasturte berrian bingo saioekin jarraituko dute Plaza Ondo elkarteak. Aurreko urtean, osasun egoera tarteko, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan egin zituzten saioak, baina aurten Plaza Ondoren lokalean jokatuko dituzte partidak berriro. Urritik ekainera bitartean ostegunero jokatuko dituzte saioak, 17:00etan hasita.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide