VII. Joxan Arabiotorre Txapelketa irabazi du Oihana Goenagak Gipuzkoako futbol selekzioarekin

Andoni Elduaien 2022ko ira. 5a, 19:14
Goenaga, beheko lerroan, ezkerretik bigarrena. (Anaitasuna)

Emakumezkoen Gipuzkoako 20 urtez azpiko selekzioak irabazi zuen Hernanin jokatutako VII. Joxan Arabiotorre txapelketa. Gipuzkoako futbol selekzioarekin aritu da Anaitasunako kidea.

VII. Joxan Arabiotorre txapelketa jokatu zuten zapatuan Hernanin (Gipuzkoa), eta senior mailan Emakumezkoen Gipuzkoako 20 urtez azpiko selekzioa izan zen nagusi. Gipuzkoako selekzioarekin aritu zen Anaitasuna futbol taldeko Oihana Goenaga futbol jokalaria. Gipuzkoako selekzioak Hernaniren aurka jokatu zuen finala, eta 0-1 gailendu zen markagailuan. Reala C sailkatu zen hirugarren eta Osasuna, berriz, laugarren. 

Denera, zortzi taldek parte hartu zuten txapelketan. Infantil mailan, lau taldek parte hartu zuten: Hernani, Añorga, Osasuna eta Eibar. Senior mailan ere lau talde aritu ziren nor baino nor gehiago: Hernani, Osasuna, Reala C eta Gipuzkoako selekzioa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide