Kodaoreko judoka gazteek erakustaldia egin dute Balda plazan

Mailo Oiarzabal 2022ko ira. 4a, 10:16

Ikasturtea hastear dela, Kodaoreko hainbat kidek orain arte ikasitakoak erakutsi zituzten atzo Azkoitian. Hain zuzen ere, ikasturte honetan Elkargunean ere emango ditu judo eskolak Kodaorek.

Ezohiko kirol ikuskizuna jarraitzeko aukera izan zen atzo Balda plazan. Azkenean, eguraldiak eutsi egin zion, eta aire zabalean egin ahal izan zuten saioa Kodaore judo elkartekoek, aurreikusi bezala.

Irakasleek gidatuta, Kodaoreko hainbat ikasle gaztetxok orain arte ikasitakoak erakutsi zituzten jendaurrean Baldan. Datorren aste honetan ekingo dio ikasturte berriari Kodaorek. Hain zuzen ere, aurten Azkoitian ere judo eskolak emango dituzte, Elkargunean. Horietan izena emateko edota saioei buruzko informazioa jasotzeko, 634 43 47 45 telefono zenbakira deitu behar da.

(Argazkiak: Alberto Beloki)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide