XXXIX. Inazio Iriarte margo lehiaketaren erakusketa, berriro ikusgai

Mailo Oiarzabal 2022ko ira. 3a, 14:36

Abuztuaren 18an ireki ostean, itxita izan da abuztuan. Atzo arratsaldean ireki zituen berriro ateak Portaleburu aretoan, gaur ere ikusgai dago, eta gaur zortzi izango da lehiaketan parte hartu zuten 24 margolariek egindako lanak ikusteko azken aukera.

Andre Mari jaien barruan, abuztuaren 17an, egin zuten XXXIX. Inazio Iriarte margo lehiaketa. 24 margolarik hartu zuten parte lehiaketan, eta Fernando Ureta artziniegatarrak irabazi zuen lehen saria; Jokin Telleria beasaindarrarentzat izan zen bigarrena, eta hirugarrena Felix Flamarique iruindarrak jaso zuen.

Lehiaketaren egunean bertan sariak banatuta, jaietako azken egunean, abuztuaren 18an, ireki zuten lehiaketara aurkeztutako margolanen erakusketa Portaleburu aretoan, baina abuztuko gainerako egunetan itxita egon da. Atzo arratsaldean ireki zituen berirro ateak andremarietako margo lehiaketaren erakusketak, eta gaur eta gaur zortzi ere, irailaren 10ean, irekita egongo da, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide