Anaitasunak eta Lagun Onakek lagunarteko partida jokatuko dute etzi Txerloian

Andoni Elduaien 2022ko abu. 29a, 15:05
Txerloian jokatutako derbi bateko irudia. (Artxiboa)

Lagunarteko derbia 19:00etan jokatuko dute etzi gizonen lehen bi taldeek Txerloia futbol zelaian. Norgehiagokarako sarrera doakoa izango da zale guztientzat.

Anaitasunaren eta Lagun Onaken gizonen lehen taldeek elkarren aurkako lagunartekoa jokatuko dute etzi, asteazkena, Txerloia futbol zelaian. 2022-23 denboraldirako prestatzen ari dira beste urte batez Espainiako Hirugarren Mailan arituko diren bi taldeak, eta etzi, 19:00etan jokatuko dute partida. Partida ikusteko sarrera doakoa izango da jarraitzaileentzat.

Hurrengo asteburuan, irailak 10-11, ekingo dio Anaitasunak sasoi berriari. Aurreneko partida Pasaiaren aurka jokatuko du Xabi Artetxe entrenatzaileak zuzentzen duen taldeak; etxetik kanpo arituko dira, hain zuzen, Pasaiako Jesus Mari Zamora zelaian.

Lagun Onaken aurkako derbiak, berriz, honako asteburu hauetan jokatuko dituzte gorritxoek: Azpeitian, abenduak 3-4 asteburuan jokatuko dute, eta Txerloian, 2023ko apirilak 1-2 asteburuan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide