Bertsoekin eta trikiti doinuekin ospatu dituzte sanagustinak Aizpurutxon

Nerea Uranga 2022ko abu. 28a, 19:06

Auzoko festa eguna izan dute gaur, San Agustin egunez, Aizpurutxon. Itziar jatetxea goraino bete da bazkaltzeko, eta festa girorik ez da falta izan.

Festen bi urteko etena ederki enpaztu dute gaur Aizpurutxon. San Agustin eguna ospatu dute auzoan, Itziar jatetxean bertso-bazkaria eginez. Festa giro ederra sortu da otordura batu direnen artean, eta bazkalostean, Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin bertsolariek jardun dute kantuan. Soinurik eta panderorik ere ez da falta izan, ezta trikitilari iaiorik ere, eta trikitilariek girotuta hainbat piezekin gozatu dute bertan bildutakoek.

Bazkaltzera bildutakoen artean bi txuleta zozkatu dituzte Itziar jatetxekoek. Txuletak haien pisura gehien gerturatu direnek eraman dituzte.

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide