Hasi da XII. Diva-Sat idi dema sariketa

Maialen Etxaniz 2022ko abu. 21a, 09:25

Atzo jokatu zen XII. Diva-Sat idi dema sariko lehen jardunaldia Gurea probalekuan. Jende ugari bertaratu zen sariketako aurreneko saioa ikustera. Bihar jokatuko dute bigarren eta azken jardunaldia. 

Atzo gauean hasi zen kintopeko XII. Diva-Sat idi dema saria Azkoitiko Gurea probalekuan. Aurten bi jardunaldi izango ditu sariketak, eta atzokoa lehen jardunaldia izan zen. 22:00etan hasi ziren probak, eta Olidenen (Orio), Txokolateren (Errezil) eta Belamendiren (Errezil) txanda izan zen. Olidenek 43 plaza egin zituen, Txokolatek 42 eta Belamendik 38. (Argazkiak: Ibon Errazu)
 
Bihar, astelehenez, amituko da sariketa, 22:00etan hasita, Gurea probalekuan.
 
Hona hemen atzoko emaitzak:  

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide