Plaza leporaino zela eta txupinazoa botata, hasi dira andremariak

Julene Frantzesena 2022ko abu. 14a, 14:17

Plaza jendez leporaino zela bota dute Javier Zubizarreta alkateak eta Javier Azpitarte Imuntzok bi urteko etenaren ostean bueltan diren Andremari jaietako txupinazoa. Txosnaguneko eragileek antolatutako txupinazoa, berriz, San Martin egoitzako langileek eta Gazte Asanbladako kideek bota dute, San Martin auzoan. Datozen orduetan eta egunetan izango da zer egineta zer goza Azkoitian.

Plaza jendez leporaino zela bota dute Javier Zubizarreta alkateak eta Javier Azpitarte Imuntzok bi urteko etenaren ostean bueltan diren Andremari jaietako txupinazoa. Ordurako jai giroa zen nagusi herrian, baina suziria lehertzean hasi dira ofizialki festak. Ama, nahi dezunian kantua jo du jarraian Udal Musika Bandak plazako agertokitik, eta doinuari ahotsa Iraurgi Abesbatzako kideek jarri diote.

"Pandemiaren garairik latzenetan" lagundu zuten nahiz egun oraindik laguntzen jarraitzen duten kideak eta gaixotasunaren ondorioz hil diren herritarrak oroitu eta omendu ditu aurten udalak txupinazoaren garaian. Hain zuzen ere, pandemian "gehien sufritu dutenak" adineko pertsonak izan direla eta, kolektibo horren ordezkari Azpitarte arduratu da txupinazioa botatzeaz; izan ere, hura da azkoitiarrik zaharrena, 101 urterekin.

Txosnaguneko eragileek, berriz, pixka bat lehenago egin dute jaien hasierako ekitaldia. San Martin auzoan bota dute txupinazoa, eta horretarako ardura San Jose egoitzako langileek izan dute, Azkoitiko Gazte Asanbladako kideekin batera. Ainhoa Larrañaga egoitzako beharginak bota du jaien hasierako suziria, eta hark eskerrak eman dizkie txosnaguneko eragileei, beren borrokarekin gogoratzeagatik. Ondoren, San Martinen elkartu diren herritarrak plazara jaitsi dira kalejiran, trikitilariek lagunduta.

Festak ez du etenik izango datozen orduetan eta egunetan. Izan ere, askotariko ekitaldiak izango dira. Besteak beste, gaur arratsaldean, haurrentzako puzgarriak, kale ikuskizunak eta Salbea izango dira, eta DJ emanaldiak Goiko Losako txosnagunean.

Hona hemen datozen egunetako egitaraua:

17:00. Haur parkea Balda plazan (puzgarriak, gazteluak…).

18:00. Murxi, Munizzio, Piek eta Krakovia DJen emanaldiak, txosnagunean.

19:30. Rockalean musika kale ikuskizuna.

19:50. Udal ordezkariak korporazioan joango dira parrokiara, Txalkor txistulari taldeak lagunduta, Alkate soinuaren doinupean.

20:00. Herritarrek Ignacio Busca Sagastizabalen Salbea eta Aita Nemesio Otañoren Ave Maria abestuko dituzte parrokian, zazpi eta bost ahotsetara, hurrenez hurren.

23:00. Bulego taldearen kontzertua, herriko plazan.

23:00-02:00. Drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak prebenitzeko eta murrizteko zerbitzua egongo da eliza atarian, Eusko Jaurlaritzak babestuta.

23:00-02:00. SexuBizi zerbitzua eskainiko da. Informazio, aholkularitza eta genero erasoen aurkako babes gunea.

Abuztuaren 15a, Andremari eguna

09:30. Eltziegoko dultzaineroen kalejira.

10:00. Udal Musika Bandaren eta Txalkor txistulari taldearen kalejirak.

10:50. Udal ordezkariak korporazioan joango dira parrokiara, Txalkor txistulari taldeak lagunduta, Alkate soinuaren doinupean.

11:00. Meza nagusian, herritarrek abestuko dituzte: Miguel Mª Azpiazuren Pakea Lurrean eta Agur Maria; Aita Nemesio Otañoren O Sacrum convivium; eta F. Gorritiren Agur Jesusen Ama. Organoan: Jose Luis Frantsesena. Zuzendaria: Carlos Muñoz.

12:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira, Eltziegoko dultzaineroekin.

13:00. Udal Musika Bandaren eta Txalkor txistulari taldearen kontzertua, Kontzejupean.

17:00. Pilota partidak, Gurea pilotalekuan. Masters Caixabank Txapelketa.

  • Alberdi-Eskiroz vs Egiguren V.a-Bikuña
  • Laso-Martija vs Altuna III.a-Imaz.

17:30. Zezen txikiak eta poniak, Trenbidearen Zumardian.

18:30. Freestyle Street Show kale ikuskizuna, Balda plazan.

19:30. The McKensy's Clan Band kale ikuskizuna.

19:00etan. Ukabil, Hellwatch, Hartz eta Intzak Hik taldeen kontzertuak, txosnagunean.

20:00. Azkoitiko gimnastika erritmiko taldearen erakustaldia, eliza atarian.

20:00. Eltziegoko dultzaineroen kalejira.

22:00. Film Laburren X. Lehiaketako lanen aurkezpena eta sari banaketa. Aurtengo gaia: Gezurra. Herriko plazan.

23:45. Egan taldearekin dantzaldia, herriko plazan.

Abuztuaren 16a, San Roke eguna

09:30. Eltziegoko dultzaineroen kalejira.

10:00. Txalkor txistulari taldearen kalejira.

10:50. Udal ordezkariak korporazioan joango dira parrokiara, Txalkor txistulari taldeak lagunduta, Alkate soinuaren doinupean.

11:00. Meza nagusian, herriko eliz gizon eta emakumeak partaide direla, Parrokiako abesbatzak eta Iraurgi abesbatzak abestuko dituzte: Pedro Jose Peñagarikanoren Euskaldunen Meza, bost ahotsetara; Karl Jenkinsen Ave Verum, lau ahotsetara; Peñaflorida kondearen Aita Gurea; Haëndelen Poz abestia; eta Urrategiko Ama Birjinari Agurra. Organoan: Jose Luis Frantsesena. Zuzendaria: Carlos Muñoz.

12:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira.

12:15. Aurreskua, herriko plazan.

13:00. Udal Musika Bandaren eta Eltziegoko dultzaineroen kontzertua, Kontzejupean.

17:00. Gazteentzako jolas dinamikoak, Balda plazan.

17:00. Adabaki ikuskizuna, eliz atarian.

18:30. Trikipoteoa, txosnagunetik hasita.

19:00. Plaza dantzak, Sahatsa dantza taldearen eta herritarren partaidetzarekin, eliz atarian. Entsegua egingo da abuztuaren 10ean, 20:00etan, Baztartxo antzokiko Sahatsaren. Entsegurako izena emateko 943-85 71 70 telefono zenbakira deitu behar da. Abuztuaren 16an ere, saioa baino ordu erdi lehenago, entsegua egingo da parrokia aurrean.

22:00. Checkboyz taldearen kontzertua, txosnagunean.

23:00. Suzko erroberak, Vulcano etxearen eskutik.

23:30. En Tol Sarmiento taldearen kontzertua, herriko plazan.

23:00-02:00. Drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak prebenitzeko eta murrizteko zerbitzua egongo da eliza atarian, Eusko Jaurlaritzak babestuta.

23:00-02:00. SexuBizi zerbitzua eskainiko da. Informazio, aholkularitza eta genero erasoen aurkako babes gunea.

01:00. Txumba, txosnagunean.

01:30. Doce C eta Zarata Selektion taldeen emanaldiak, txosnagunean.

Abuztuaren 17a, Baserritarren eguna

09:00-10:00. Azkoitiko Kultur Elkartearen XXXIX. Inazio Iriarte margo lehiaketarako zigilu jartzea, Portaleburu erakusketa aretoan. Lanak 14:00etatik 15:00etara bitartean jasoko dituzte toki berean.

09:30. Herriko trikitilarien eta dultzaineroen kalejira.

09:30. Herriko ganadu erakusketa, Plazaberrin.

11:00. Herriko trikitilari gazteen kalejira.

12:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira, Txalkor txistulari taldeak lagunduta.

12:00. Herri kirol jaialdia, herriko plazan. Aurkezlea: Juanjo Sagastibeltza. Aizkolariak: Txikia IV.a, Otaño, Larrañaga, Eloy eta Ugaitz Mugertza. Harri-jasotzaileak: Goenatxol III.a, Eizmendi eta Udane Ostolaza.

12:30. Jubilatuen meza, parrokian.

14:30. Jubilatuen bazkaria, Kiruri jatetxean. Bertan, aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko dituzte.

16:00. Sentsibilizazio jolasak, txosnagunean.

17:30. Txiki Chef eta jolasak: skate eta 1 Formula simuladoreak. Herriko plazan.

17:30. Iagomagoren emanaldia, txosnagunean.

18:00. Dantzari Bikote Helduen Txapelketa, Balda plazan.

19:00. Marea Urdinaren hitzaldia, txosnagunean.

19:30. XXXIX. Inazio Iriarte margo lehiaketaren sari banaketa, Portaleburun.

21:00. Bertso afaria, txosnagunean.

22:00. Fan&Go taldearekin erromeria, Balda plazan.

23:00. Suzko zezena, Balda plazan. Ondoren, erromeriak jarraituko du.

Abuztuaren 18a, Koadrillen eguna

11:00. Atletismo saioa, Balda plazan. Ondoren, XIX. Andramaixetako Milia eta XVIII. Kale atletismo erakustaldia, Xeye atletismo taldeak antolatuta.

12:30. Koadrillen arteko jolasak, txosnagunean.

14:30. Bazkari herrikoia, herriko plazan.

16:30. Brincadeira batukada taldea, herriko kaleetan.

17:30. Apar festa eta ur jolasak, Balda plazan.

18:30. Zezenak, Plazaberrin.

18:30. Pintxopotea eta otarrearen zozketa, txosnagunean.

22:00. Mariachi Imperial taldearekin dantzaldia, herriko plazan.

00:00. Suzko zezena, herriko plazan.

00:15. Perkulights batukada taldea, herrikokaleetan.

23:00-02:00. Drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak prebenitzeko eta murrizteko zerbitzua egongo da eliza atarian, Eusko Jaurlaritzak babestuta.

23:00-02:00. SexuBizi zerbitzua eskainiko da. Informazio, aholkularitza eta genero erasoen aurkako babes gunea.

01:00. Errege Sound Systemen emanaldia, txosnagunean.

Abuztuaren 20a, zapatua

22:00. XII. Diva-Sat idi dema saria, herriko probalekuan.

Abuztuaren 22a, astelehena

22:00. XII. Diva-Sat idi dema saria, herriko probalekuan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide