Herritarrak hasi dira Azkoitiko bandera balkoietan jartzen

Julene Frantzesena 2022ko abu. 13a, 13:00
Plaza Berriko hainbat balkoitan ikus daitezke banderak. (Azkoitiko Udala)

Udalak ekainaren 24an zintzilikatu zuen herriko bandera ofiziala udaletxeko balkoian, eta bandera horren erreplikak dira andremarietan herritarrek balkoietan jarri ditzaten erakundeak kaleratu dituenak. Hainbat balkoitan ikus daitezke horiek dagoeneko.

Ate joka dira andremariak, eta hori nabari daiteke herriko kaleetan; aparkaleku aldaketak, txosnagunea muntatuta, barrakak zabalik, balkoi askotan Azkoitiko bandera... Hain zuzen ere, herriko hainbat etxetako balkoietan ikus daitezke dagoeneko banderak zintzilik. Udalak saldu ditu horiek, baita herriko hainbat saltokik ere.

Udalak ekainaren 24an zintzilikatu zuen herriko bandera ofiziala udaletxeko balkoian, eta bandera horren erreplikak dira andremarietan herritarrek balkoietan jarri ditzaten erakundeak kaleratu dituenak. Banderen salmentarekin eskuratutako diru guztia Herrixen merkatarien elkartera bideratuko du udalak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide