Oier Ibargurenek eta Aratz Rodriguezek irabazi dute Martirietako Igoera

Julene Frantzesena 2022ko abu. 13a, 13:22

Bi urteko etenaren ostean berreskuratu egin dute proba, eta ohikoa denez, plazatik abiatuta 3,7 kilometroko bidea egin behar izan dute parte hartzaileek. 55 txirrindularik egin dute proba.

Giro paregabearekin, 55 lagunek parte hartu dute gaur Jokin Ormaetxea txirrindularitza elkarteak antolatzen duen Martirietarako igoeran. Bi urteko etenaren ostean berreskuratu egin dute proba, eta ohikoa denez, plazatik abiatuta 3,7 kilometroko bidea egin behar izan dute parte hartzaileek. Kosta ahala kosta, txirrindulari denak iritsi dira Martirietan jarritako helmugara.

Proba bukatzen lehena Oier Ibarguren azpeitiarra izan da; hain zuzen ere, 11 minutu eta 41 segundo behar izan ditu hark ibilbidea gauzatzeko. Bigarrenari tarte pixka bat atera dio Ibargurenek, eta gero erreskadan iritsi dira txirrindulariak Martirietara. Emakumeetan aurrena, berriz, Aratz Rodriguez hondarribiarra izan da; hark 17 minutu eta 45 segundo behar izan ditu Azkoititik Martirietara igotzeko.

Partaide denek proba bukatu dutenean, hamaiketakoa egin dute plazan, eta ondoren ekin diote sari banaketa ekitaldiari. Jokin Ormaetxea elkarteko eta udaleko ordezkariek banatu dituzte sariak. Irabazleek oroigarri bana jaso dute, baina beste bi sari ere banatu dituzte: lehen kilometroa azkarren egin duen txirrindularia izan da Josu Ibarmia, eta helmugaratzen azkena, berriz, Jose Antonio Estrella.

Hona hemen sailkapena:

1.- Oier Ibarguren (11:41)

2.- Andoni Egiguren (11:47)

3.- Oier Etxeberria (11:54)

4.- Eñaut Salegi (12:31)

5.- Mikel Zuazolazigorraga (12:51)

6.- Asier Azkoitia (12:56)

7.- Martin Amilibia (12:56)

8.- Aritz Agirretxe (12:57)

9.- Igor Larrañaga (13:28)

10.- Alberto Katre (13:51)

11.- Gorka Alcalde (14:07)

12.- Jokin Larrañaga (14:37)

13.- Patxi Aizpitarte (14:48)

14.- Joanes Txurruka (14:48)

15.- Joseba Galarza (15:13)

16.- Jon Irulegi (15:45)

17.- Borja Osa (15:58)

18.- Aitor Osa (15:58)

19.- Iñigo Larrañaga (15:59)

20.- Iñaki Larrea (16:02)

21.- Yero Rubio (16:03)

22.- Xabier Alkorta (16:13)

23.- Ina Larrañaga (16:38)

24.- Igor Aranbarri (16:38)

25.- Ruben Epelde (17:33)

26.- Iker Segurola (17:38)

27.- Jakes Zubizarreta (17:45)

28.- Unai Zubizarreta (17:45)

29.- Aitor Zabala (17:46)

30.- Aratz Rodriguez (17:46)

31.- Iraitz Korta (18:10)

32.- Mikel Arregi (18:10)

33.- Eneko Aizpuru (18:10)

34.- Jakes Uranga (18:10)

35.- Xabier Larrañaga (18:50)

36.- Mikel Aranbarri (19:27)

37.- Xabier Iturralde (19:27)

38.- Cristian Fernandez (19:27)

39.- Xuban Badiola (19:28)

40.- Ibon Mera (19:43)

41.- Xabi Aldalur (19:58)

42.- Alex Sudupe (20:05)

43.- Jon Ruiz (20:18)

44.- Juan Carlos Makazaga (20:42)

45.- Ion Izagirre (22:12)

46.- Ibai Aranbarri (22:17)

47.- Lur Goenaga (22:17)

48.- Ander Garate (22:23)

49.- Josu Ibarmia (22:27)

50.- Juakin Isuskiza (22:36)

51.- Jon Resa (22:36)

52.- Jon Imanol (22:56)

53.- Joritz Badiola (22:56)

54.- Joanes Alberdi (22:56)

55.- Jose Antonio Estrella (23:17)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide