Gurutze Gorriko kideek sexu transmisio bidezko gaixotasunak prebenitzeko materiala banatuko dute andremarietan

Julene Frantzesena 2022ko abu. 11a, 08:30
Gurutze Gorriko kideak saninazioetan ere aritu ziren lanean.

Jai seguruak sustatzeko Ez da zuregatik, niregatik da. Ez dago aitzakiarik. Erabili babesa zure harremanetan sentsibilizazio kanpaina martxan du erakundeak. Giza Inmunoeskasiaren Birusa (GIB) eta hiesa nahiz sexu transmisio bidezko infekzioak prebenitzeko materiala banatuko dute kalean.

Gurutze Gorriko boluntarioek Giza Inmunoeskasiaren Birusa (GIB) eta hiesa nahiz sexu transmisio bidezko infekzioak prebenitzeko materiala banatuko dute andremarietan, abuztuaren 14tik 18ra bitartean, Azkoitian. Jai seguruak sustatzeko Ez da zuregatik, niregatik da. Ez dago aitzakiarik. Erabili babesa zure harremanetan sentsibilizazio kanpaina martxan du erakundeak, eta horren barruan egingo dute material banaketa.

Herritarrei hainbat gaixotasun prebenitzeko materiala banatuko diete Gurutze Gorriko kideek, batez ere "gazteei", hala nola kondoiak, latexezko hesiak eta lubrifikatzaileak. "Helburua da gazteak sexu harremanetan prebentzio materiala erabiltzeak duen garrantziaz kontzientziatzea". Gurutze Gorriarentzat "funtsezkoa" da sentsibilizazioan eragitea eta harreman ez seguruek sor ditzaketen arriskuez jabetzea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide