Egunean bertan eman beharko da Xeyek antolatutako milia probarako izena

Julene Frantzesena 2022ko abu. 10a, 13:25
2018ko milia probako irudi bat.

Andremarietako azken egunean, hilaren 18an, atletismo erakustaldia eskainiko dute Xeyeko kideek Balda plazan. Ondoren, milia lasterketa izango da, eta parte hartu nahi dutenek egunean bertan eman beharko dute izena.

Andremarietako azken egunean, abuztuaren 18an, kirolak ere izango du tartea herrian. Izan ere, Xeye taldeak antolatuta, atletismo erakustaldia eta milia lasterketa izango dira aurten ere.

Xeyeko kideek, 11:00etan hasita, atletismo erakustaldia eskainiko dute Balda plazan; hainbat kirol modalitatetan ariko dira kideak, hemeretzigarrenez.

Ondoren, 13:00etan hasita, milia lasterketaren XX. edizioa izango da, eta nahi duen herritar orok izango du proba horretan parte hartzeko aukera. Probaren egunean bertan eman beharko da parte hartzeko izena, Balda plazan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide