Lehenaldia, orainaldia eta eguneroko bizitza, Udane Juaristiren horma irudi berrian

Maialen Etxaniz eta Kris Fernandez 2022ko uzt. 28a, 16:30

Udane Juaristi Udatxo margolari azkoitiarrak horma irudi berria egin du Azkoitiko Aizkibel kalean. Azkoitiko Udalak eskatuta egin du murala Juaristik, eta bertan herriko lehenaldia eta orainaldia uztartu ditu eszena urbano baten bitartez. Udatxoren mural berria daraman eraikinean bizi diren bizilagunek pozez hartu dute artelan berria. Haiekin izan da Erlo Telebista. 

Uztailaren hasieran hasi zen Udane Juaristi margolari azkoitiarra Aizkibel kaleko etxebizitza bateko horman mural berri bat margotzen.  Floreaga jauregiaren ondoko igogailuaren aurreko etxaurrean, hain zuzen. Udalak eskatuta, paisaia urbanoan oinarritutako murala osatu du Juaristik, eta dagoeneko ikusgai dago. Eraikinean bizi diren bizilagunak "oso pozik" daude emaitzarekin, eta eskertuta agertu dira. Juaristik lanaren inguruko xehetasunak azaldu dizkio Erlo Telebistari. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide