Tenperaturak goia jo du herrian

Andoni Elduaien 2022ko uzt. 18a, 15:02

Plazako farmaziako termometroa. (Andoni Elduaien)

Plazako farmaziako termometroak 45 gradu adierazi ditu bazkalostean. Arratsaldean, tenperaturak freskatzera egingo du.

Beroak goia jo du gaur, eta horren adierazle da duela gutxi, 14:30ean, Azkoitiko plazako farmaziako termometroak erakutsi duen tenperatura: 45 gradu. Nahiz eta kaleko termometroak ez diren fidagarrienak, termometroak maximo historikoetara hurbildu dira gaur.

Azken egunetan bezala, gaur ere hego haizea protagonista izan da. Arratsaldera arte, azken egunetako tankeran jarraituko du eguraldiak, baina datozen orduetan tenperaturak baretzera egingo du. Kostaldetik ipar-mendebaleko haizea sartzea espero da, eta giroa nabarmen freskatuko da, hamar gradu edo gehiago jaitsiz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide