Maxixatzenen zozketak

Nemanja Radulovic biolinistaren eta Kanarietako Orkestra Gaztearen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu Maxixatzenek

Erredakzioa 2022ko uzt. 18a, 12:42
Nemanja Radulovic biolinista. (Argazkia: N. Radulovic)

Ostiralean, 19:30ean hasiko da emanaldia Baztartxon. Azkoitiko Udalak emandako sarrerak zozkatuko ditu Maxixatzenek bazkideen artean. Parte hartu nahi dutenek, osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

Nemanja Radulovic biolinistak eta Kanarietako Orkestra Gazteak kontzertua eskainiko dute datorren ostiralean, uztailak 22, Baztartxo antzokian, 19:30ean. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu zozketan parte hartzen duten Maxixatzeneko bazkide guztien artean.

Zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Irabazleak ostegunean jakinaraziko ditu Maxixatzenek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide