Igande arratsaldean dantza emanaldia eskainiko du Sahatsak herriko plazan

Andoni Elduaien 2022ko uzt. 8a, 09:00
Iazko uztailean Sahatsak plazan eskainitako ikuskizuna. (Maialen Etxaniz)

20:00etan eskainiko du Sahatsa dantza taldeak ikuskizuna herriko plazan. Bizkaiko eta Gipuzkoako dantzen bilduma laburra eskainiko du ekitaldiarekin hasteko, baina bestelako dantzak ere dantzatuko dituzte herritarren aurrean.

Igandean, uztailak 10, Sahatsa dantza taldeak Sahatsa plazan izeneko emanaldia eskainiko du herriko plazan. Azkoitiko Udalak uztailerako antolatu dituen kultur saioen barruan arituko dira dantzariak herritarren aurrean. Duela bi aste, Hazparnen (Lapurdi) aritu ziren dantzariak, eta joan den astean, Azpeitian (Gipuzkoa). Igandean, 20:00etan hasita, Azkoitiko plaza nagusian eskainiko dute dantza ikuskizuna.

Sahatsa plazan emanaldia "irudi eta doinu anitzez gozatutako ikuskizuna" dela azpimarratu dute Sahatsako lagunek. Bizkaiko Dantzari Dantza dantzak eta Gipuzkoako hautatutako hainbat dantzaren bilduma laburra eskainiko dute Sahatsakoek saioari ekiteko. Ondoren, Urrundik heldu naiz eta Gogoaren baitan doinuekin fandango "bizi" eta "dantzagarri" bat dantzatuko dute.

Lanestorako uztai koloretsuekin agurtuko dute Bizkaia, eta jarraian plazara egokitutako ikuskizunari amaiera emango diote. Etxahun Iruriri egingo diote keinu Sahatsako dantzariek, eta horiek Agur Zuberoa abestiarekin egingo dute dantza.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide