Hasi dira San Juan zelaian Donosti Cup txapelketako partidak

Kris Fernandez 2022ko uzt. 4a, 11:46

Uztailaren 7ra, osteguna, bitartean hainbat partida jokatuko dituzte Azkoitiko San Juan futbol zelaian. Eguraldia lagun, ikusle asko joan da norgehiagoka ikustera.

Martxan da Donosti Cup futbol txapelketa. Azkoitiko San Juan zelaian jokatuko dira hainbat partida, eta lehenbizikoa Academia Manchester eta Set11 Catalunya taldeen arteko norgehiagoka izan da gaur, 10:00etan. Eguraldia lagun, ikusle asko joan da norgehiagoka ikustera. 

Uztailaren 7ra, osteguna, bitartean hainbat partida jokatuko dituzte Azkoitiko San Juan futbol zelaian. Hogei herrialdetako 720 talde bilduko ditu Donosti Cup futbol txapelketak, eta horietako batzuk izango dira Azkoitian. Hain zuzen, Euskal Herriko, Kataluniako, Espainiako, Frantziako eta AEBtako taldeek jokatuko dituzte norgehiagokak San Juanen.

Honako lotura honetan ikus daiteke osorik partida guztien zerrenda.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide