Hasbulla Team taldeak irabazi du I. Tta-kun AFE Zaleen Txapelketa, Beltzan Egunean

Nerea Uranga 2022ko uzt. 2a, 15:26

Tta-kun areto futbol taldeak antolatuta, I Beltzan Egune ospatzen ari dira gaur, larunbata, Azkoitian. Areto futbola eta musika uztartuta, festa giroa nagusituko da egunean zehar herriko kaleetan. Goizean, I. Tta-kun AFE Zaleen Txapelketako finala jokatu dute Elkargunean, eta Hasbulla Team izan da txapelduna.

Azkoitiko Tta-kun areto futbol taldeak I. Beltzan Egune ospatzen ari da gaur, zapatua. Goizean, I. Tta-kun AFE Zaleen Txapelketako finala jokatu dute Elkargunean, eta txapelduna Hasbulla Team taldea izan da. 25 taldek parte hartu dute gaur bukatu den areto futboleko lehiaketan.

Behin finala bukatutakoan, areto futbolaren zaleek kalean jarraitu dute festa egunarekin. Eguerdiartean trikipoteoa egin dute, eta segidan, bazkaria Azoka Plazan. Arratsaldean, musikak lagunduta festa luzatuko dute. 16:00etatik 17:00etara, Albi DJak girotuko du Plazaberria. Haren emanaldia amaitutakoan, era askotako jolasak egingo dituzte kale horretan bertan. 17:30etik 19:00etara, berriz, Newhouse DJak hartuko dio lekukoa Albi DJari. Beltzan Eguneko festa bukatzeko, 19:00etatik 20.30era, Skapaie elektrotxaranga ibiliko da kalean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide