Erakustaldi bikaina eskaini dute Baztartxon Born to dance eskolako kideek

Anartz Izagirre 2022ko uzt. 1a, 20:30

Askotariko dantzak eskaini dituzte Born to dance eskolako kideek, eta leporaino bete da antzokia dantzariak ikusteko.

Gaur, ostirala, ikasturte amaierako jaialdia egin dute Born to dance dantza eskolako kideek Baztartxo antzokian. Ekitaldia hasi aurretik leporaino bete da antzokia, eta oholtzara igo diren adin guztietako ikasleek sekulako erakustaldia eskaini dute beste urte batez.

Mota guztietako dantzak ikusi ahal izan dira gaurko ekitaldian, eta haurrek, gaztetxoek zein ikasle beteranoek gerriak astintzeko parada izan dute agertoki gainean. Besteak beste, kirol dantza latindarrak, performance dantzak eta funky dantzak egin dituzte. Horrez gain, Jenny Calero irakasleak koreografia bat erakutsi die ikus-entzuleei, ondoren denek batera dantza egiteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide