Astelehenean egingo du Parrokiako Abesbatzak Andre Maria bezperako emanaldia prestatzeko lehen entsegua

Andoni Elduaien 2022ko eka. 28a, 11:04

2019ko Andre Maria bezperako irudia.

Andre Maria bezperan, Parrokiako Abesbatzak Salbea eta Ave Maria eskaintzen ditu Andre Mariaren Jasokundeko parrokian. Abesbatzak emanaldi hori prestatzeko entseguak hasiko ditu astelehenean.

Azken bi urteotan, pandemia tarteko, Parrokiako Abesbatzak ezin izan du Andre Maria bezperan nahi bezalako emanaldirik eskaini. Egun horretan, Salbea eta Ave Maria abestu ohi ditu abesbatzak Udalbatzaren eta herritarren aurrean. Aurten, emanaldi hori eskaintzeko nahia agertu dute abesbatzako ordezkariek, eta han parte hartzeko asmoa dutenei jakinarazi die, uztailaren 4an, astelehena, 20:00etan egingo dutela lehen entsegua parrokian.

Parrokiako Abesbatzak azaldu du, Andre Maria bezperako emanaldian parte hartzeko "ezinbestekoa" dela uztailaren 4an egingo duten lehen entsegura joatea. "Entseguetan ikusiko dugu zer nolako abesbatza osatzen dugun eta abesteko moduan al gauden". Abesbatzak aldez aurretik eskertu nahi izan du entseguetan parte hartuko duten herritarren borondatea.