CDKL5 Urritasun Sindromearen Nazioarteko Egunaren harira, pankarta bat jarri dute udaletxean

Anartz Izagirre 2022ko eka. 17a, 12:06
CDKL5 Urritasun Sindromearen Nazioarteko Egunaren harira udaletxean jarri duten pankartaren irudia. (Azkoitiko Udala)

CDKL5 urritasunaren inguruan kontzientzia bultzatzeko xedez jarri du udalak pankarta udaletxeko balkoian.

Gaur, ekainak 17, CDKL5 Urritasun Sindromearen Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, Azkoitiko Udalak kontzientzia bultzatzeko pankarta bat jarri du udaletxeko balkoian. Itxaropenean elkarturik lelopean, gaitz horren inguruko informazio gehiago jasotzeko webgunearen berri ere eman dute pankartan.

Azkoitian bada CDKL5 genean mutazio bat duen haur bat: Maren. Honako lotura honetan irakur daiteke Aitziber Arzallus kazetariak haur haren gurasoei egindako erreportajea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide