Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolarteko Txapelketan hiru azkoitiar sarituak izan dira

Nerea Uranga 2022ko eka. 16a, 10:36
Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolarteko Txapelketako Urolako eta Urola Kostako sarituak, atzo. (Argazkia: Gipuzkoako Ikastolen Elkartea)

Eriet Zubizarretaren, Ane Arrizabalagaren eta Enara Etxanizen bertsoak sarituak izan dira Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolarteko Txapelketan.

Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolarteko Txapelketako Urola Kostako eta Urolako sariak banatu zituzten atzo, Azpeitiko Basazabal jauregian. Aurten ere, online egin dute txapelketa, baina sariak aurrez aurreko saioarekin banatu dituzte. Aretoa jendez bete zen, eta lehen sarituek beraiek idatzitako bertsoak kantatu zituzten jendaurrean. Sariak banatzen hasi aurretik, Naia Arrizabalaga eta Mikel Iturrioz bertsolariek bertso saioa eskaini dute. Ondoren, Urolako eta Urola Kostako sariak banatu zituzten aurrez kantuan aritu ziren bi bertsolariek eta Nekane Artola Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko lehendakariak.

Sarituen artean hiru azkoitiarrak izan ziren, hirurak Floreaga salestar ikastetxekoak. 2008 eta 2009 urteetan jaiotakoen mailan Eriet Zubizarretak lehen saria eskuratu zuen. 2004 eta 2007 urtekoetan lan bakarra aurkeztu zen txapelketara, Ane Arrizabalagak egindakoa, eta hari eman zioten maila horretako lehen saria. 2010-2011 urteetan jalotakoen mailan, berriz, Enara Etxanizek aipamena jaso zuen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide