Azkoitia BHIko ikasleek egindako lanen erakusketa zabalduko dute bihar

Ane Olaizola 2022ko eka. 9a, 12:16

Etxebeltzen zabalduko dute erakusketa bihar, eta teknologiako, eskulangintzako, biologia-geokogiako, ZIG gelako eta sormen tailerreko ikasleek egindako lanak ikusi ahal izango dira igandera bitartean.

Azkoitia BHIko ikasleek ikasturtean zehar egin dituzten lanak plazaratuko dituzte datozen egunetan Etxebeltzen jarriko duten erakusketaren bidez. Hain zuzen ere, teknologiako, eskulangintzako, biologia-geokogiako, ZIG gelako eta sormen tailerreko ikasleek egindako lanak izango dira ikusgai egongo direnak.

Bihartik igandera bitartean izango da zabalik erakusketa, eta honako ordutegi hau izango du: bihar, 18:00etatik 20:00etara artean irekiko dute; larunbatean, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta igandean, 12:00etatik 14:00etara bertaratu ahal izango dira herritarrak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide