Ikasturte amaierako jaialdia egin dute Erniarraitzeko hainbat gaztetxok

Anartz Izagirre 2022ko eka. 7a, 15:40
Erniarraitzen ikasturte amaierako jaialdiaren irudi bat. (Anartz Izagirre)

Atzo, astelehena, egin zuten jaialdia Kultur Etxeko areto nagusian, eta hainbat bertso abesteaz gain, Euskal Herriko bertsolari entzutetsu batzuen berri ere izan zuten entzuleek ikasleen ahotik.

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak ikasturte amaierako jaialdia egin zuen atzo, astelehena, hainbat ikasle gaztetxorekin. Kultur Etxeko areto nagusian izan zen ekitaldia, eta Azkoitiko bertso eskolan dabiltzan hainbat umek Euskal Herriko hainbat bertsolariren gaineko kontuak azaldu zituzten atzoko jaialdian. Horrez gain, hainbat bertso ere abestu zituzten ikasleek talde txikietan banatuta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide