Zabaldu dute KZguneko uztaileko ikastaroetan izena emateko epea

Andoni Elduaien 2022ko eka. 6a, 09:11

Ikastaro ugari antolatu ditu Azkoitiko KZgunea datorren hilerako. Aurrez aurrekoak, urrunekoak eta bideokonferentzia bidezkoak izango dira euskarazko saioak datorren hilabetean. Ikastaroetan izena emateko epea irekita dago, eta hainbat bide zabaldu ditu horretarako KZguneak.

Azkoitiko KZguneak uztailean eskainiko dituzten ikastaroen berri eman du. Aurrez aurrekoak, urrunekoak eta bideokonferentzia bidezkoak izango dira ikastaroak, euskaraz edota gaztelaniaz, eta dagoeneko ireki dute ikastaro horietan izena emateko aukera.

Hauek dira uztailean Azkoitiko KZgunean euskaraz egin ahalko diren ikastaroak:

Mekanografia. Ikasi hutsetik

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Uztailaren 26an eta 27an, 11:00etatik 13:00etara.

Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin

  • Aurrez aurrekoa.
  • Hamasei ordu.
  • Uztailaren 19tik 29ra, 18:00etatik 20:00etara.

Ikas ezazu ShotCut-ekin bideoak ukitzen

  • Urrunekoa.
  • 40 ordu.
  • Uztailaren 4tik 31ra.

Google Calendar. Zure denboraren kudeaketa hobetu

  • Aurrez aurrekoa.
  • Bi ordu.
  • Uztailaren 18an, 16:00etatik 18:00etara.

Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Uztailaren 20an eta 21ean, 16:00etatik 18:00etara.

Erosketa eta salmenta seguruak Internet bidez

  • Urrunekoa.
  • 20 ordu.
  • Uztailaren 11tik 27ra.

Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean

  • Bideokonferentzia.
  • Lau ordu.
  • Uztailaren 14an eta 15ean, 16:00etatik 18:00etara.

Izen-ematea

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat bide dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda eman daiteke izena. Bestetik, telefonoz deituta (943-02 36 19) ere eman daiteke izena. Hala eta guztiz ere, ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunearen webgunearen bidez ere eman daiteke izena; ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.

KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek bideotutorialak kontsulta ditzakete, honako esteka hauen gainean klik eginez:

Azkoitiko KZgunea Aita Madinabeitia enparantzan dago, Zubiaurre Elkarguneko 1. solairuan. Astelehenetik ostiralera egon ohi da irekita, 16:00etatik 20:00etara. Informazio gehiagorako, ikastaroen katalogoa kontsulta daiteke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide