Gorka Etxaniz hirugarren sailkatu da Gipuzkoako Hiru Txirlo Bola Txapelketan

Ane Olaizola 2022ko eka. 5a, 13:07

Gipuzkoako 51. Hiru Txirlo Bola Txapelketako azken jardunaldia jokatu zuten atzo arratsaldean Floreagako bolatokian, eta saio horretan Beñat Astigarraga Floreaga taldeko kidea bigarren sailkatu zen; dena den, Gipuzkoako txapelketaren sailkapen orokorraren buruan Garikoitz Rodriguez Eibarko Asola Berri taldeko kidea geratu da. Bikoteka zein taldeka, hirugarren postua lortu du Azkoitiko taldeak. 

Gipuzkoako 51. Hiru Txirlo Bola Txapelketako hamargarren eta azken jardunaldia jokatu zuten atzo arratsaldean Azkoitian. Lehian aritu diren zortzi bola taldeetako 56 kide Floreagako bolatokian elkartu ziren, eta txapelketaren azken saioa izanik, emozioa izan zen lagusi tiralarien artean. Txapelketako sailkapen orokorrari dagokionez, Garikoitz Rodriguez Eibarko Asola Berri taldeko kideak eraman du aurtengo txapela (31 txirlo), eta haren atzetik sailkatu da talde bereko Iñaki Gojenola (30 txirlo); hirugarren postuan, berriz, Gorka Etxaniz Floreaga taldeko azkoitiarra geratu da, 28 txirlorekin. Bikotetako sailkapenean ere Etxaniz eta Jose Muñoz hirugarren sailkatu dira, eta postu bera eskuratu du Floreagak taldekako kategorian. Herriz herrietako txapeldunak ere izendatu zituzten atzokoan, eta Azkoitikoa Beñat Astigarragak jaso du aurten. 

Azkoitiko jardunaldiari dagokionez, Bittor Ugarteburu Asola Berri taldeko kidea nagusitu zen, sei txirlorekin; bigarren, berriz, Astigarraga azkoitiarra sailkatu zen, bost txirlorekin; eta txirlo kopuru berarekin, hirugarren postuan geratu zen San Joxepe taldeko Mikel Urkia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide