Porrotx eta Ekain pailazoek saioa eskainiko dute ekainaren 15ean, Matadeixen

Ane Olaizola 2022ko eka. 3a, 15:48

17:30ean hasiko da ikuskizuna, eta sarrerak zazpi euro balioko du. Internetez daude salgai.

Porrotx eta Ekain pailazoek emanaldia eskainiko dute datorren ekainaren 15ean, asteazkenez, Matadeixen. Porrotxek irri, kantu eta dantza saioa eskainiko du, eta Ekain, berriz, malabareekin arituko da. 17:30ean hasiko da ikuskizuna, eta sarrerak zazpi euro balioko du. Hain zuzen ere, sarrerak Internetez eros daitezke, mataderoekintzak@gmail.com helbidera idatzita.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide