Pablo Sainz de Villegasek itxi du 30. Udaberriko Musikaldia

Andoni Elduaien 2022ko mai. 29a, 13:42

Gitarra jotzaile ezagunak 2020an kaleratutako Alma de guitarra lana aurkeztu zuen Santa Kutz komentuan, eta, besteak beste, Isaac Albenizen Asturias eta Francisco Tarregaren Recuerdos de la Alhambra eskaini zituen.

Atzo, larunbata, amaitu zen Azkoitiko 30. Udaberriko Musikaldia. Pablo Sainz de Villegas gitarra jotzaile ospetsuak eskaini zuen emanaldia. 2020an kaleratutako Alma de guitarra lana aurkeztu zuen jendaurrean, eta, besteak beste, Isaac Albenizen Asturias eta Francisco Tarregaren Recuerdos de la Alhambra entzun ahal izan zituzten Santa Kutz komentua bete zuten musikazaleek.

Sainz de Villegas Andres Segovia gitarristaren ondorengotzat hartzen dute askok. Errioxarra da, nahiz eta New Yorken bizi den. 1983az geroztik, New Yorkeko Carnegie Hallen emanaldia eskaini duen lehen gitarrista bakarlaria da Sainz de Villegas, eta 2001etik Chicagoko Orkestra Sinfonikoarekin aritu den gitarrista bakarra da. Ibilbide oparoa du musikaren munduan; horren erakusle da 40 herrialde baino gehiagotan emanaldiak eskaini izana.

Argazkiak: Azkoitiko Udala

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide