Bertsoa paperean

Sare sozialak

Haritz Alberdik maiatzeko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoak: 'Sare sozialak'.

Gaia: Sare sozialak

Doinua: Leiho ertzetik entzun dezaket

 

Instagramera argazki batzuk
igotzen ditut tarteka,
nire burua, nire kotxea
edo nire bizikleta,
aspaldi hontan topera nabil
jarraitzaileez beteta,
‘influencer’ etiketa
honi nola eman buelta (bis)
nahiz badakidan nire ardura
dela neure gogoeta
jarraitzaileek nik baino gehio
ezagutzen naute eta.


Saretik asko, sozial gutxi
ezin hobeto deskriba,
begiak itsu, faltsuak diren
instragamerrei begira,
hain urruneko pertsonak ere
gertuko sentitzen dira,
norberak bere desira,
ahalegin txiki bat, tira. (bis)
Nahi ez duenak ez begiratu,
alferrik ez egin tira,
eta bakoitzak erabil beza
komeni zaion neurrira!