Elkarretaratzea egingo dute bihar presoen eskubideen alde

Andoni Elduaien 2022ko mai. 26a, 09:00

Iaz egindako mobilizazioko irudia. (Sare Herritarra)

19:30ean izango da mobilizazioa plazan, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin die Azkoitiko Sare Herritarrak.

Bihar, ostirala, maiatzeko azken ostiraletako elkarretaratzea egingo du Azkoitiko Sare Herritarrak plazan. Euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen alde mobilizatuko dira, 19:30ean hasita. Herritarrei elkarretaratzean parte hartzeko deia egin diete.