Easo Abesbatzak Pablo Sorozabalen omenezko kontzertua eskaini du

Anartz Izagirre 2022ko mai. 23a, 15:08

Easo Abesbatzaren larunbateko kontzertuko irudi bat.

Udaberriko Musikaldiaren barruko hirugarren emanaldia izan zen larunbatekoa, eta hainbat herritar joan ziren ekitaldira. Asteburu honetan izango da aurtengo edizioko azken kontzertua, eta Pablo Sainz-Villegas gitarristak eskainiko du.

Joan zen larunbatean 30. Udaberriko Musikaldiaren barruko hirugarren kontzertua eskaini zuen Easo Abesbatzak Santa Kutzeko komentuan. Pablo Sorozabal (1897-1988) konpositore donostiarraren omenezko kontzertua eskaini zuen abesbatzak, Sorozabalen jaiotzaren 125. urteurrena baita aurtengoa. Besteak beste, honako kantuak abestu zituzten kontzertuan: Siete Lieder-en barruko AmetsetanLotoren Lorak eta Ez dot ziñestenEusko Indarra (Debako martxa)Ocho canciones a dos voces-en barruko Bihotz batUrrundikKukuBa al dakizu Maite? eta Penak, zein Sagar dantza.

Larunbat honetan, maiatzak 28, izango da Udaberriko Musikaldiaren aurtengo edizoko laugarren eta azken kontzertua. Hain zuzen ere, Pablo Sainz-Villegas gitarrista garaikideak Alma de guitarra española lana aurkeztuko du aurtengo edizioa ixteko. Enrique Granados, Francisco Tarrega eta Isaac Albenizen hainbat abesti joko ditu Errioxako gitarra-jotzaileak agertokian, 18:30ean hasita. Ohi bezala, 18:00etan doako autobusa aterako da Julio Urkixo kaleko geralekutik joan-etorria autobusez egin nahi duten herritarrentzat.

(Argazkiak: Azkoitiko Udala)